XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, zona ziklonikoa edo depresiozkoa da.

Berarekin bat dator fronte polarra, depresio-sortzaile ona dena.

Ikusten duzuenez, dena ados dago.

Eta hori arrazonamenduak logiko direnaren seinalea da.

Beraz, ikusitakoaren arabera, ondoko eskema daukagu polotik ekuatorera: 1- Poloaren gainean antizikloi bat dago; airea bertan metatzen ari bait da, goiko geruzetatik jaitsiz eta lurrazalean isuriz.

2- Depresio edo presio baxuetako zona bat fronte polarra oxkatuz: zona honetara datoz, ipar hemisferioan, ipar-ekialdeko haize polarrak ertz batetik, eta hego-mendebaldeko haize tropikalak bestetik.

Bere posizioa latitudeko 60 gradu ingurukoa izan ohi da.

Hego hemisferioan haize polarrak hego-ekialdekoak dira, eta tropikalak ipar-mendebaldekoak.

3- Antizikloi-zona bat; hego-mendebaldeko haizeak eskualde epeletarantz eta ipar-ekialdekoak (alisioak) eskualde ekuatorialerantz bidaltzen dituena, ipar hemisferioan.

Hegokoan, berriz, ipar-mendebaldeko haize tropikalak eta hego-ekialdeko alisioak botatzen ditu.

Ikusten denez, zona epeleko haizeek mendebaldeko osagai markatua dute, bi hemisferioetan.

Horrexegatik Westerlies esaten zaie ingelesez, eta guk mendebaletako zona esan diezaiokegu zona epelari.

4- Gerriko ekuatorialeko barealdi-zona, hau da, lurrazalean haizerik gabekoa, baina goranzko korronte bertikal indartsuekin: presio baxu ekuatorialak dira, eta horietara joaten dira ipar-ekialdeko alisioak ipar hemisferioan, eta hego-ekialdekoak hegokoan.

Zona ekuatorialean elkartu egiten dira, beraz, bi hemisferioetako alisioak, fronte antzeko bat osatuz: (...).